XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ia oraintsu arte, oso normala zen Gipuzkoako Deba-Behea eskualdean (Eibar, Elgoibar, Deba, etab.) perretxiku hau jatea, bertan
Frantziako hego-mendebaldean ere bai, baina hemen
1970-1980 urteetan, mugaren bi aldeetan, pozoidurak gertatu ziren.
Harrez gero, mikologi elkarteetan inkesta bat egin zen, eta perretxiku honengatik pozoidura asko izaten zirela ohartu ziren.
Orduan, jan ez zedin, iragarkiak jarri ziren egunkarietan.
Geroztik, susmagarrien artean sailkatu da eta ez da jadanik jaten.
Neurria, forma eta kolorea aldakorrak dira.
Apirilean agertzen da eta negua hasi arte irauten du.
Lur azidoetan ateratzen da, bai hostozabal eta bai koniferoen basoetan.
Txapela 5-10 cmkoa da, hasieran ganbila, baina gero laundua, ditirik gabea eta ertzetan ildaskatua.
Txapeleko azala liskatsua da, kolore okre-horikoa, maiz bolbaren kondar zuriz estalia.
Orri hertsi, libre eta zuriak.
Hanka luzea gutxi gorabehera, zuriska eta matazatua.
Eraztun zuria du, ahul eta desagerkorra.
Oinaldea oso polimorfoa da, zorrotz eta erraboildun formen tartekoa, eta bolba hauskor eta zuriz edo honen kondarrez estalirik egoten da.
Mami zuria eta txapelaren azpian limoi-horia.
Usainik ez du eta zapore geza.
Espora zuriak, ez-amiloideak eta eliptikoak.
Barietate batzuk badaude.
Garrantzitsuenak hauek dira: